DAPA Kultura

DAPA Kultura Sormena oinarri duen ikus-entzunezkoen saio-bilduma.

38 | SAHATSA JAUREGISahatsa Jauregi Brasileko Itaparican jaio zen 1984an, hazi Hernanin, Bilbon bizi da egun. Artista da...
04/10/2023

38 | SAHATSA JAUREGI

Sahatsa Jauregi Brasileko Itaparican jaio zen 1984an, hazi Hernanin, Bilbon bizi da egun. Artista da, eskultura lantzen du gehien bat. Gizakiok, inguratzen gaituen mundu horrekin, deskuidoz edo borondate artistikorik gabe eratzen ditugun ariketa sentsibleak interesatzen zaizkio. Zaharkitutako denden eskaparateak, Ikea aurreko etxeen dekorazioa, putetxeetako iruditegia, funtziorik gabeko objektuak, objektu zatiak, funtzio bikoitza dutenak, nerabeen logelak, material nobleak imitatzen dituzten material txiroak edota milanuncios moduko sal-erosketa orrialdeetako argazkiak. Garaikurrak baino, garai baten ikurrak.

Sahatsa Jauregi Brasileko Itaparican jaio zen 1984an, hazi Hernanin, Bilbon bizi da egun. Artista da, eskultura lantzen du gehien bat. Gizakiok, inguratzen g...

Zerk egiten du hain erakargarri adimen artifiziala?Gure ispilua izateak beharbada?Asteazken honetan, 37. DAPA
18/09/2023

Zerk egiten du hain erakargarri adimen artifiziala?

Gure ispilua izateak beharbada?

Asteazken honetan, 37. DAPA

Argitaratze eguna: Irailak 20 (asteazkena)

35 | HERRIYEZer da Herria? Zerk egiten gaitu Herri? Hitzak segituan loditzen dira maiuskulaz hasten direnean, oharkabean...
03/02/2023

35 | HERRIYE

Zer da Herria? Zerk egiten gaitu Herri? Hitzak segituan loditzen dira maiuskulaz hasten direnean, oharkabean puztu eta, agian, baita barrua hustu ere.

Eta zer da Herriye? Zer da Azpeitia, gure Herriye? Adjetibo desberdin bat jarriko genioke bakoitzak gure herriari.

Galdera horien bueltan bildu ziren hainbat antzerkizale 2021eko irailean eta erantzun nahiean katramilatu da jendea bitartean. Iazko azaroan 'Herriye' antzezlana aurkezteraino. Erantzun argien faltan, katramila horixe baita, agian, gure definizio ederrena.

Kulturaz

Zer da Herria? Zerk egiten gaitu Herri? Hitzak segituan loditzen dira maiuskulaz hasten direnean, oharkabean puztu eta, agian, baita barrua hustu ere. Eta ze...

34 | SO (Amorante eta Los Sara Fontan)Amorante eta Los Sara Fontan batu eta nahastuko dizkizute bizi gaituen munduaren z...
21/09/2022

34 | SO (Amorante eta Los Sara Fontan)

Amorante eta Los Sara Fontan batu eta nahastuko dizkizute bizi gaituen munduaren zaratak, "Maritxu nora zoaz" eta New Orleanseko doinuak. Jerarkiarik gabe, jolasa ardatz hartuta. Sortuko dizute nahaste-borraste handi eta zoragarri bat.

https://youtu.be/MyFKEXuih2I Kulturaz Dinamoa

Nahaste-borrastea. Astoaren arrantzak elkarrizketa mozten dizu batzuetan, izorratu beharrean solasaldia aberastuz. Antzeko zerbait gertatzen da Iban Urizar, ...

33 | Beñat Zubillaga'Idaztea da kaiola apurtzeko modu bakarra' dio, tabakoa papelean biltzen duen bitartean. Leihotik be...
20/07/2022

33 | Beñat Zubillaga

'Idaztea da kaiola apurtzeko modu bakarra' dio, tabakoa papelean biltzen duen bitartean. Leihotik begira, hiria ikusten da. Zigarroa piztu eta behatz artean hartu du berriz. Azkazal luze margotu berriek dir-dir egiten diote. Gertu, eskumuturrean, tatuaia bat: LIBRE.

Beñat Zubillaga azpeitiarra da, 2003an jaio zen eta, Libre bere bigarren nobelako protagonistaren gisan, Madrilera joan zen bizitzera iaz. Armairuaz, maitasunaz, desirez... jardun dugu luze solasean.

https://youtu.be/STJCSDzxC1w Kulturaz Dinamoa

'Idaztea da kaiola apurtzeko modu bakarra' dio, tabakoa papelean biltzen duen bitartean. Leihotik begira, hiria ikusten da. Zigarroa piztu eta behatz artean ...

18/07/2022

33 | Teaser

Beñat Zubillaga idazlea da asteazken honetan argitaratuko dugun DAPA berriko protagonista.

Ostiralean idazlearekin Dinamoa sormen gunean egin genuen solasaldira bertaratu zirenek primizian ikusi ahal izan zuten erreportajea.

Kulturaz

30/06/2022

32 | Bego Vicario, Isabel Herguera eta Izibene Oñederra

Hiru zinegile elkartu ditugu, lasai-lasai berba egiteko euren lanaren inguruan.

🎞 DAPA osoa iada ikusgai: https://youtu.be/myaqIkw_yb8

Dinamoa Kulturaz

32 | Bego Vicario, Isabel Herguera eta Izibene OñederraKulturazen eta EHUko Artearen Historia Sailaren arteko lankidetza...
29/06/2022

32 | Bego Vicario, Isabel Herguera eta Izibene Oñederra

Kulturazen eta EHUko Artearen Historia Sailaren arteko lankidetzaren laugarren emaitza da hau.

🎞 Zinea segundoko 24 egia da, esan zuen Jean-Luc Godard zuzendariak, eta halaxe da animazioa ere, nola ez ba, segundoko 24 marrazki, bakoitza bere egiarekin, egilearen egia singularrarekin. Arte minorra da hainbat jenderentzat, ez dakigu zergatik. Gauza eder askoak dauzkate, esate baterako, Bego Vicariok, Izibene Oñederrak eta Isabel Herguerak. Hirurak elkartu ditugu, lasai-lasai berba egiteko euren lanaren inguruan.

Gozatu!

https://www.youtube.com/watch?v=myaqIkw_yb8&t=1s&ab_channel=DAPA Dinamoa

Zinea segundoko 24 egia da, esan zuen Jean-Luc Godard zuzendariak, eta halaxe da animazioa ere, nola ez ba, segundoko 24 marrazki, bakoitza bere egiarekin, e...

31 | Erakusten Ez DenaAurtengo martxoan itxi zen Baginen Bagara. Emakume artistak, ikusgarritasun(ez)aren logikak erakus...
16/06/2022

31 | Erakusten Ez Dena

Aurtengo martxoan itxi zen Baginen Bagara. Emakume artistak, ikusgarritasun(ez)aren logikak erakusketa.

Guk normalean erakusten ez den hori erakusteko ahalegina egin dugu, ze erakusketak eraiki egiten dira, eta deseraiki, eta hurrengo batera arte ilunpetan gorde.

▶️ https://www.youtube.com/watch?v=oVpMfRuaCis&t=7s&ab_channel=DAPA

Kulturaz Dinamoa San Telmo Museoa Rodriguez & Ndungmandum

31 | Erakusten Ez DenaAurtengo martxoan itxi zen Baginen Bagara. Emakume artistak, ikusgarritasun(ez)aren logikak erakus...
15/06/2022

31 | Erakusten Ez Dena

Aurtengo martxoan itxi zen Baginen Bagara. Emakume artistak, ikusgarritasun(ez)aren logikak erakusketa Donostiako San Telmo Museoan. Orain arte oso gutxitan ikusi izan diren lanak eta artistak ikusteko aukera eman zuen erakusketa honek. Guk pixka bat haratago joan nahi izan dugu, eta normalean erakusten ez den hori erakusteko ahalegina egin, ze erakusketak eraiki egiten dira, eta deseraiki, eta hurrengo batera arte ilunpetan gorde.

📦 https://youtu.be/oVpMfRuaCis Kulturaz Dinamoa

Aurtengo martxoan itxi zen Baginen Bagara. Emakume artistak, ikusgarritasun(ez)aren logikak erakusketa Donostiako San Telmo Museoan. Orain arte oso gutxitan ...

14/06/2022

31 | Teaser

📦 Bihar, asteazkena, erakusten ez den hori erakusteko asmoz sortu dugun DAPA argitaratuko dugu.

Kulturaz Dinamoa

Dirección

Azpeitia
20730

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando DAPA Kultura publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a DAPA Kultura:

Compartir